BENETAN AL DAGO PRODUKTIBITATEAREN PARADOXA BAT?

BENETAN AL DAGO PRODUKTIBITATEAREN PARADOXA BAT? 1. Garai neoliberalean gertutakoa interpretatzerakoan, analisi ekonomikoaren arazo nagusienetako bat da ia ezinbestekoa dela gerraosteko «Urrezko Aroa» garaiarekin alderatzea. 2. Hain zuzen ere, bilakaera makroekonomikoak datu nabarmenki negatiboagoak ditu 80 hamarkadatik aurrera gerraosteko hamarkadetan baino. Lehen analisi batean, alderaketa horren ondorioz, garai neoliberala «huts egindakotzat» jo dezakegu. Hala ere, akats bat izango litzateke gerraosteko fasea kapitalismoaren historiaren barruan ohiko garapena izan duen garaitzat jotzea. Baina badakigu ez dela erreala, Bigarren Mundu Gerraren aurreko kapitalismoak bilakaera positiboa izan bazuen ere, gerraostekoa baino nabarmen ahulagoa izan baitzen. 3. Antzeko akatsa egin dezakegu produktibitatearen bilakaera aztertzean. Akats horrek «produktibitatearen paradoxa» XX. mendeko 80ko hamarkadatik aurrera lan-produktibitatearen hazkundearen lozorrotzearen ondorioa dela egiaztatzera emango gintuzke.
Back to Top