ERRUA EZ DA CONFEBASK-ENA
1. Behin eta berriz gertatzen bada ere, akatsa agerikoa da. Baina zentzugabekeriaren erantzukizuna partzialki baino ezin dakioke CONFEBASKi egotzi. “500 ENPRESEN GALERAZ OHARTARAZI DU EUSKAL PATRONALAK, 15 URTEAN BIGARREN EKAINIK OKERRENA IZAN ONDOREN“ eta “PANDEMIA PIZTU AURRETIK ZEUDEN ENPRESEN c ORAINDIK BERRESKURATZEKE DAUDELA OHARTARAZI DU CONFEBASKEK“. Hauek bezalako titularrak, hauteskunde-testuinguru batean eta gobernu-erantzukizunak dituzten talde politikoei min egiteko helburu argiarekin baino ez dira ulertzen.
2. Datua, CONFEBASKen 2023ko uztailaren 11ko “ENPRESA-EGITURAREN BILAKAERA EAEn“ izeneko agiritik dator.
3. Euskal patronalak enpresa kopuruaren bilakaera aztertzea naturaltzat jo behar da, baina ez enpresa kopuruaren edozein murrizketa negatiboki baloratzea, buletin horrek behin eta berriz egiten duen bezala, nahiz eta euskal hedabide hauek baino deigarritasun askoz txikiagoz izan. Balorazio negatibo hori zentzugabea da.
4. Balorazio negatibo hori erabat kontraesankorra da CONFEBASKek berak euskal enpresen batezbesteko dimentsioa bultzatzeko ezarritako helburuekin. Funtsezko helburu horren ondorioz, behin eta berriz balioesten dute batezbesteko dimentsio hori handitu izana.
5. Hain zuzen ere, aldagai horri ematen dion garrantzi estrategikoagatik, CONFEBASKek aldian-aldian ebaluatzen du euskal enpresen batezbesteko dimentsioaren bilakaera. “ENPRESA DIMENTSIOA“ izeneko bere buletinean, behin eta berriz positiboki baloratzen ditu CONFEBASKek euskal enpresen batezbesteko dimentsioaren hazkundeak, eta honako hau adierazten du, adibidez: “2008tik, batezbesteko neurriak % 18ko gorakada izan du, 5,11 langiletik 6,03 langilera“ (2023ko otsaileko “ENPRESA DIMENTSIOA” 20. Buletina).
6. Enpresek batezbesteko dimentsioa handitzen badute, enpresa kopurua murriztu egingo da. Ia errealitate matematiko nabaria da. Beraz, argi dago CONFEBASKen etengabeko akats harrigarri eta baten aurrean gaudela. Euskal enpresaren batezbesteko dimentsioa handitzea helburu estrategiko argia da, eta, beraz, baita enpresa kopurua murriztea ere. Horren kontraesan ikaragarria saihesteko, bi txosten horiek batu beharko lituzke lehenbailehen CONFEBASKek. Edo, gutxienez, enpresa kopuruaren etengabeko murrizketaren aurrean erabili ohi dituen balorazio negatibo horiek ezabatu, murrizketa hori natural eta positibotzat hartu behar dugulako, CONFEBASK beraren arabera.
7. Hala ere, hain datu eta balorazio zentzugabeak hauteskundeetan erabiltzearen erantzukizuna ez da CONFEBASKena, zentzugabekeria hori alde guztietara zabaldu duten komunikabideena baizik.
8. Harrigarria da orain arte aditu eta arduradun publikoek hedabide horiek edo CONFEBASK bera akats nabarmen hori zuzentzera bultzatu ez izana. Hori egin ez izanak erraztu egiten du euskal herritarrek, hauteskunde aurreko egunetan, gure lurraldearen bilakaerari eta kudeaketa ekonomikoari buruzko informazio distortsionatua jasotzea.
9. Euskal enpresen eta enpresarien kopuruak jaisten jarraituko du. Eta jaisten jarraitu behar du, euskal enpresaren batezbesteko dimentsioa nabarmen handitzeko helburua pixkanaka errealitate bihurtzea nahi badugu, gure ekoizpen-gaitasunean aurrera egiteko ezinbesteko tresna baita.
Testu hau EKAI Centerren EUSKAL GARAPEN EREDUAREN ETORKIZUNARI buruzko proiektuaren parte da. Eskerrik asko zure interesagatik. Jarraitu gurekin.
PDF:
1 view
133
16
12 months ago 00:04:35 1
MERINA GRIS - Ardi Latxen Herrian ft. Cris Belako [official music video]